SOPUERTA, PARTE HARTU! HASTERA DOA: SANTA ANAko AISIALDI- ETA KIROL- EREMUAren DISEINU BERRIA ASMATZEKO PARTAIDETZA PROZESUA

 

Prozesua azaroaren 15etik urtarrilaren 15era arte egongo da irekita.

Sopuertako Udalak partaidetza prozesu publiko bat hasiko du azaroaren 15ean. Prozesu hau Sopuertako bizilagun guztiei dago zuzenduta eta Santa Ana-ko aisi eta kirol-gune berriaren diseinu partehartua landuko du.

Sopuertako Udalak parte hartzeko prozesu publiko bat zabalduko du azaroaren 15ean. Prozesu hau Sopuertako bizilagun guztiei zuzenduta dago eta Santa Anako aisialdi- eta kirol-gunearen diseinu berria asmatzeko da. 

Gaur egun gunea erabiltzen duten edota etorkizunean erabili nahi izango luketenen iritzia biltzea da helburua: zerk funtzionatzen duen, zer duten gustuko, zer ez, eta beraz, zertan esku hartu beharko litzatekeen. Era berean, gaur egun bertan guneak ez dituen erabilerak eta biztanleek faltan botatzen dituzten erabileren aukerak ere jaso nahi dira. Partaidetza prozesutik ondorioztatutako diseinua izango da, beraz, Santa Ana-ko etorkizuneko proiektuaren oinarria.  

Prozesuak herri osoaren beharrak jasoko ditu modu osagarrian, ondoren bere momentuan behar hauei heldu eta erantzun bat emateko asmoz.

Parte hartu nahi duten pertsonek hainbat modutan egin ahal izango dute: partaidetza saio publikoak: azaroaren 19an eta urtarrilaren 14an. Bi saio egun bakoitzean: 17:00etan eta 18.30ean. Guztiak Auzoetzeko “Sala Longuitas” en izango dira (Carmen Quintana Plaza, 6).

Era digitalean ere parte hartu ahal izango da www.partehartu-sopuerta.biz webgunearen bitartez, azaroaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean. Azkenik, paperezko galdetegi bidez ere parte hartu ahal izango da, azaroaren 15etik urtarrilare 15era bitartean. Aldi berean, herriko ikastetxeekin elkarlanean parte hartzera gonbidatuko dira gazteak.nbsp;

 

Zure pardaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!

Diseinatu dezagun Santa Ana guztion artean!

 

 

Bienvenu sur Createlli Lab